Dena prest da Antxon VII. Gabonetako Krosa hartzeko; ostiralean da lasterketa, 20:30etik aurrera.
Gabonetako Krosaren antolatzaileak, talde argazkian.
Etzi, hilak 23, 20:30ean hasita, Pasai Antxoko Gabonetako Krosak zazpigarren edizioa beteko du. 6,6 kilometroko bidea egiten hamarnaka lagun jarriko dira, kaleak ilun daudela. Antxokoa, gaueko krosa da.
Litekeena da iazko partaideen marka haustea (220). Oraindik zabalik dago aldez aurretik inskribatzeko aukera. Hilaren 22ra arteko epea dago,
Kirolprobak-en, eta egunean bertan ere egin ahal izango da, 17:30etik 18:30era, Ibaiondo frontoian. Izena bertan emanez gero 10 euro ordaindu behar dute txip horia dutenek, eta 12 zuria dutenek. Aldez aurretik eginez gero, berriz, 8 horiak, eta 10 zuriak.
Antxoko Gabonetako Krosa Ogi Berri Azkuene Triatloi Taldeak antolatu du aurten, Pasaiako Udalaren eta Antxoko Jai Batzordearen ezinbesteko laguntzarekin.
Hamarnaka antxotar boluntariori esker egingo da aurten ere krosa, eta guzti guztiei eskerrik beroena adierazi nahi die antolakuntzak, baita laguntzaile, babesle eta kolaboratzaileei ere.
Krosaren egunean partaideek eta ikusleek kontuan hartu behar dituzten ordutegi batzuk:
- 17:30-18:30: Ibaiondo frontoian, eguneko izen emateak.
- 18:30-20:00: Ibaiondo frontoian, dortsalak jasotzeko unea.
- Lasterketa baino lehen: Zumbarekin beroketa Gure Zumardian.
- 20:30: Lasterketa hasiko da Gure Zumardian.
- 21:15-21:45: luntxa eta giroa Ibaiondo frontoian.
- 21:45: sarien banaketa (10 sari daude, eta berezi bat: mozorro onenarena, Zapitan Bai Taldeak ematen duena).
- Ondoren: parte hartzaileentzako hainbat opari zozkatuko dira.