Demokraziaren aldeko Euskal Herria-Catalunya jaialdiaren barruan, kalejira.
Euskal Herria eta Kataluniako musika, dantza eta kulturak Oiartzungo kaleak kolorez margotu dituzte egun gris honetan. Euriak nahikoa errespetatu du goiza, nahiz eta, tarteka, tanta batzuk bota, eta horrenbestez, Haurtzaro eta Elizaldeko Dantza Taldeak, Soinueneako musikariak, Kataluniako musikari eta dantzariak eta Drac de Foc-eko kideek kalejira egin ahal izan dute.
Kalejira hori Demokraziaren aldeko Euskal Herria-Catalunya jaialdiaren barruan zegoen, Gure Esku Dago dinamikak antolatuta.
Haurtzaro ikastolan hasi dute kalejira Madalensoro pilotalekura arte. Bidean, batik bat, Drac de Foc-ekoek piztu dute arreta, dragoi handi batek, batukada hotsek lagunduta, suz zipriztindu baititu bazterrak.
Bazkaldu aurretik, atsedena hartu dute Madalensoroko atarian, eta, han, Oiartzungo taloez gain, calçot-ak probatzeko aukera izan da. Su ederra egin dute, gero, tipulin antzeko barazki horiek gainean erre, eta azkenik, ahora eramateko.
Demokraziaren aldeko ekitaldia eta bazkaria izan dira, ondoren, baina arratsalderako ekintzak badira oraindik.
Bazkaldu ondoren, musika eta dantza ikuskizuna: Soinueneko musikariak, Esbart Santa Eulalia de Banyeres del Penedes eta Oiartzungo Olarri Dantza taldea.
18:30ean: Bigarren kalejira, Catalunyako musikari eta dantzariak eta Drac de Focekin.
Ibilbidea: Madalensoro, Manuel Lekuona, Yon Oñatibia, Landetxe plaza, Iparralde hiribidea, Euskal Herria plaza, Done Eztebe plaza.
Bukatzeko, Drac-aren azken piztuera Done Eztebe plazan.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.