Ostiralean Lantzera, eta Ostegun Gizenean…

Lantz, alkartasuna

Ostiralean Lantzeko inauteria ospatuko dute Antxon, eta Ostegun Gizena, berriz, hurrengo milurtekora bidaia.

Duela urte batzuetatik hona Lantzeko inauteria ospatzen da Pasai Antxon ostiralen argalean.  Pasaia Lezo Lizeoko ikasle txikienek zabaldu ohi dute festa, gurasoen aurrean dantzatuta, ikastolako jolastokian, eta arratsaldean berriz, Alkartasuna Dantza Taldearen eskutik irteten dira kalera, Mielotxin eta beren lagunak.

Alkartasuna dantza taldeak ostiraleko festa indartu nahi du, eta helburu horrekin entsegu ireki bat antolatu du gaurko, herritarrak lantzeko zortzikoa dantzatzen ikas dezaten. 18:00etan elkartuko dira azokan, bi orduko saioa egiteko.

Ostegunean, ezustean

Horrez gain, dantza taldeak iragarri du aurten Ostegun Gizena ere ospatzeko asmoa dutela. Antxoko Gazte Asanbladak aurtengorako plazaratutako gaia bere egin –etorkizuna– eta hemendik 1000 urtera gertatuko dena irudikatuz kaleratuko direla iragarri dute.

Irudimena eta sormena nagusi aurtengo Antxoko inauterietan, zalantzarik ez da.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend