Portu Agintaritzaren arabera, kontu epaitegiak "kontabilitate erantzukizunik egoteko moduko baldintzarik ez dagoela ondorioztatu du".
Guardia Zibilak lonjako lanak erregistratu eta paperak eramen zituen bertatik
Espainiako Estatuko Kontu Auzitegiak lonjaren gaineko diligentziak artxibatzea erabaki du. Hala jakinarazi du gaur Pasaiako Portuko Agintaritzak. Prentsa ohar bide zabaldu dutenez, atzo jakinarazi zieten artxibatzea.
Zehaztu dutenez, atariko diligentziak dira artxibatu dituztenak.
Lonjaren auzian altxor publikoari kalte egin zaiola argudiatuta zabaldu zituzten bere garaian diligentziak, baina Espainiako Estatuko Kontu Auzitegiak “kontabilitate erantzukizunik egoteko moduko baldintzarik ez dagoela ondorioztatu du, eta horregatik ebatzi du artxibatzea. Lonja berritzeko lanetan
zazpi milioi euroko gainkostua salatu zuten iazko apirilean.
Azkenik, Estatuko Portuak erakundea obraren auditoria integrala egiten ari dela esan dute, eta auditoria bukatuta kontratistari ordaintzeko falta diren kopuruak zehaztuko dizkiotela aurreratu dute. Esan dutenez, ondoren, “lonjaren bigarren fasea egiteko mekanismoak zehaztu ahal izango dira”.