Demoarsok martxoaren 19an Oarsoaldeko lau udalerrietan deitu duen herri galdeketarako hamasei egun baino falta ez direnean, sindikatuen babesa jaso du gaur iniziatibak.
Sindikatuen babesa jaso du Demoarsoren galdeketak.
Demoarsok martxoaren 19an Oarsoaldeko lau udalerrietan deitu duen herri galdeketarako hamasei egun baino falta ez direnean, sindikatuen babesa jaso du gaur iniziatibak. Zehazki, Papresa, San Markosene, Beissier, Urkabe Benetan, Pasaiako Udala, Pasaiako Portua, Carrefour, Alcampo Oiartzun, ABB Niessen, Salva, Amcor, Lezoko Udala, Oiartzungo Udala eta Errenteriako Udaleko LAB, ELA, ESK eta Steilas sindikatuetako ordezkariek babestu dute galdeketa hori, eta hala jakinarazi dute gaur eguerdian Agirre Lehendakariaren plazan egin duten agerraldian.
Martin Otamendi Papresako LABeko ordezkariak eta Inma Pinedo Pasaiako Udaleko ELAko ordezkariak hartu dute hitza. Galdetuak izatea eta kolektibo gisa erabakitzea “kohesiorako eta erantzukizunez jokatzeko” ariketa ezin hobea dela esan dute, “gure bizitzak gure esku hartzen ditugulako arduraz, eta beste inori delegatu gabe. Kontsulta egitea, eta erabakia hartzea, ardura eta ahalduntze ariketa da”.
Beste hainbat kolektibo eta norbanako bezala, langileek ere badakitela menpeko izatea zer den gaineratu dute, “egunero gutxi batzuk erabakitzen baitute, zer, nola, non eta zenbat ekoiztu behar dugun”. Horren harira, herritarrak, eta langileak bereziki, Demoarsok hilaren 19an Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaian egingo duen herri galdeketan parte hartzera deitu dituzte, “kolektibo gisa indartzeko modu bat delako, menpekotasunaren kate guztiak hautsi nahi ditugula esateko modu bat. Gure bizitzaren arlo guztietan, familian, lanean, auzoetan, herrietan eta estatuetan gure erabakien jabe izan nahi dugula esateko modu bat”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.