Mindara Aniztasun Funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkarteak Aniztasunaren Jaia antolatu du bigarrenez.
Mindarak iaz egin zuen lehenengo dibertsitatearen festa.
Mindara Aniztasun Funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkarteak Aniztasunaren Jaia antolatu du bigarrenez. Lehenengoa bezala, honakoa ere, Agustinak auzoan egingo du, eta bertako auzo elkartearen eta La Soci tabernaren laguntza izan du jaia antolatzeko. Apirilaren 1ean, larunbatarekin, egingo dute.
Jairen bidez, aniztasun funtzionala bizitzen erakusten saiatuko da Mindara, eta horretarako haur zein helduei begirako jokoak egingo dituzte. Auten gainera tortilla txapelketa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek 11:00ak eta 12:00ak artean eraman beharko dute tortilla. Irabazleak, La soci tabernarensaskia eskuratuko du. Txapelketari begira arituko dira sukaldean parte hartzaileak, baina zozketa solidariorako pintxo gisa salduko dituzte gero euro batean.
Aurpegia margotzeko txokoa, txiki festa, zozketa solidarioa, Disney pertsonaiak, eta gozo-heltze erraldoia egingo dituzte egunean zehar.