Escolapios taldeari 30-24 irabazi dio Donibane Eskubaloiak.
Arrosak beti dituzte harmailetatik zaleak bultzaka. Argazkia: Ainhoa Bonifacio.
Berriak dira kategorian, eta maila badutela soberan frogatu dute. Donibane Eskubaloiak datorren urtean maila berean jarraituko du. Kategoria berean lehiatzeko eskubidea matematikoki bermatua du denboraldia bukatzeko hiru partidaren faltan. Hori gutxi ez, eta igoerarako play-offen lehia bi puntura baino ez dute arrosek.
30-24 irabazi diote asteburuan Escopalios taldeari, Donibaneko kiroldegietako harmailetan bildu ziren zaleen zoramenerako.
Kontrario bilbotarrak, jaitsiera postuetatik irteteko borrokan, estutu egin zuten partidaren lehen erdian, eta atsedenaldira gol bateko abantailarekin iritsi ziren (11-12). Bestela joan ziren gauzak aldageletatik bueltan, eta minutuak aurrera egin ahala abantaila handitzen joan ziren arrosak, garaipena bermatzeraino.
24 punturekin, sailkapeneko seigarren postuan dira arrosak. Datozen hiru partidak erabakigarriak izango dira sanjuandarrentzat, lau talde ari direlako hurrengo fasea lehiatu ahal izateko azken plaza lortzeko borrokan.
Hurrengo hiru partidak, Hondarribia, Zarautz eta Corazonistas taldeen kontra jokatuko dituzte, hurrenez hurren.
Jokalariak eta golak:
Jon Gajate (8), Jose Gonzalez (6), Ion Ziganda (4), Ibai Borges (4), Zuhaitz Garrido (2), Iñigo Nogues (2), Iñaki Atxukarro (1), Emilio Idoipe (1), Haritz Perez (1), Aritz Frias (1), Aitor Cerro, Jokin Batalla eta Cristian Cobeña.