Errenterian, Koldo Mitxelena izena duen ikastetxeari, institutuari, eta plazari, gaurtik, hizkuntzalari handiaren omenezko eskultura gehitu behar zaio.
Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalari handiaren omenezko eskultura jartzen ari dira.
Euskara batuaren ingeniari, euskararen arkitekto, hizkuntzaren historiaren aztertzaile, kritiko, gizon konprometitua, euskaltzain oso… Definizio ugari eta pertsona bakarraren atzean, Koldo Mitxelena Elissalt errenteriarra. Errenterian,
Koldo Mitxelena izena duen ikastetxeari, institutuari, eta plazari, gaurtik, hizkuntzalari handiaren
omenezko eskultura gehitu behar zaio. Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrena izan zen 2015ean. Horren harira erabaki zuen udalak hizkuntzalari handiaren omenez monumentua egitea.
Agirre Lehendakariaren plazan gaur goizean lanean ari dira eskultura jartzeko. Bertan irakur daitekeen esaldia:
Ez gaitezen beti, hainbeste aldiz egin dugunez, huts hutsetik abia; lur landuan aisago eraingo dugu hazi berria (MEIG V.30- Koldo Mitxelena, Euskal Idazlan guztiak 1988).
Inaugurazioa berriz, igandean egingo dute, 12:00etan hasita. Julen Mendoza alkateak, Elixabet Perez Gazteluk, eta eskulturaren egilea den Ekain Olaizola Lizarraldek hartuko dute hitza. Udal ordezkariekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko, EHUko, Euskaltzaindiako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek hartuko dute parte.