Korrika berotzeko ariketa asko Lezon
Apirilaren 4an iritsiko da 20. Korrika Lezora. Hori baino lehen, hainbat ekitaldi antolatu ditu herriko Korrika Batzordeak.
- Hilak 23an (bihar), 19:00etan, Oroitzene AEK euskaltegian, Korrikaren aurkezpena eta BatZuk dokumentalaren emanaldia.
- Hilak 25 (larunbata), 11:30etik aurrera, Korrika Tonbola Gurutze Santuaren plazan.
- Hilak 27 (astelehena), 18:00etan, Oroitzene AEK euskaltegian, Jon Maiaren Jatorria, identitatea eta elkarbizitza hitzaldia.
- Hilak 31 (ostirala), 15:00etan, Korrika Txikia Goiko plazatik Saldise plazara.
- Apirilak 1 (larunbata), 11:00etan, Korrika Eguna, honako egitarauarekin: 11:00etatik aurrera herriko kaleak girotuko dituzte txistulariek, trikipoteoan arituko direnek eta bestelakoek; 14:30ean, herri bazkaria Tiñelun (sarrerak 15 euroan Tiñelun eta Oroitzenen); 17:00etan hasita, kontzertuak Saldise plazan.
- Apirilak 4 (asteartea), Korrikari harrera egiteko bilduko dira. 17:10 inguruan iritsiko da Lezora, Gaintxurizketako biribilgunera.