Beren lehen eleberriarekin Euskadiko Sarietarako finalisten artean egon zen; orain, bigarrena kaleratu berri du.
El hijo del capitán, horixe Sergio Pereira Zumalakarregiren bigarren eleberriaren izenburua. Hilaren 11n aurkeztu zuen Donostian, eta aste honetan jaioterrian aurkeztuko du. Ostiralean da lehen aurkezpena (hilak 28), 19:30ean, San Pedroko Arrantzaleen Kofradian; Trintxerpen ere aurkeztuko du, maiatzaren 6an, Aldapa tabernan, 13:30ean.
San Juan baleontzian kokatu du eleberria idazle sanpedrotarrak -Albaola berreraikitzen ari den galeoian-, XVI. mendeko Pasaian.
La Memoria de las sombras eleberriarekin egin antzera, intrigazko istorio bat ehundu du Pereirak oraingoan ere.