Hiru ibilaldi antolatu dituzte, zailtasunaren arabera sailkatuak.
Trintxer mendi taldekoak, Iramuno menditik gertu.
Mendi irteera oso berezi bat antolatu du Trintxer Mendi Taldeak iganderako (hilak 30). 25. urteurrena ospatzen ari dira taldeko mendizaleak, eta igandeko irteera ospakizunaren testuinguruan kokatu behar da.
Erniora igoko dira taldeko kide denak, eta aukeran hiru ibilbide izango dituzte, zailtasunaren arabera sailkatuta. Ibilbide errazena, ordubetekoa izango da, Iturriotzen hasi eta Zelatunera artekoa. Ibilbide ertaina, berriz, Larrauletik irtengo da eta luzeena, azkenik, Andazaretatik. Ernio igo ondoren, 12:30ak inguruan, Zelataunen elkartuko dira denak eta han talde argazkia egingo dute.
Trintxerpetik irteten lehenak, ibilbide luzea egin behar dutenak izango dira. 07:30ean aterako dira Dax taberna paretik. Ondoren ibilbide ertainekoak abiatuko dira, 08:00etan, toki beretik, eta azkenik ibilbide motzena aukeratzen dutenak, 09:00etan.