Burusoilak harro
Errenteria-Oreretako Burusoilen elkarteak bigarren eguna ospatu zuen atzo.
Burusoilen bigarren eguna egin zuten atzo.
Errenteria-Oreretako Burusoilen elkarteak bigarren eguna ospatu zuen atzo. Egunaren aurkezpena eginda, poteoan ibili ziren herriko kaleetan barrena musikaz lagundurik giro paregabean. Bazkaria heldu zen ondoren, eta amaitzeko kontzertua antolatu zuten Lemon Twist taldearekin.
“Pozik”azaldu dira elkarteko kideak egunak eman duenarekin eta dagoeneko, hirugarrena prestatzeko lanean hasi dira.