Beroa da protagonista
Udaberrian ohikoak ez badira ere, atzoko eta gaurko egunak beroak, oso beroak izaten ari dira.
Maria de Lezo kaleko termometroak 37 gradu markatzen zituen 11:30ean.
Udaberrian ohikoak ez badira ere, atzoko eta gaurko egunak beroak, oso beroak izaten ari dira. Irudian azaltzen den termometroa Maria de Lezo kalean kokatuta dago eta 37 gradu markatzen zituen goizeko hamaika eta erdietan. Erdiko kalean dagoen termometroak berriz, 32 gradu markatzen zituen.
Euskalmeten arabera, arratsaldean ezegonkortasuna areagotuko da. Goizak aurrera egin ahala haizea ipar-mendebaldera aldatuko da kostaldean eta, beraz, apur bat freskatuko du, arratsaldean berriz, bero-hodeiak sortuko dira eta ekaitzak izango dira.