Udalak aho batez onartu du Parole Parole Herri Iniziatibaren proposamena.
Ion Arretxe pasa den martxoaren 18an zendu zen.
Galtzaraborda auzoko Parke kaleko 10. zenbakiko parkeak, Ion Arretxe izena izango du. Parole Parole Herri Iniziatibaren proposamena izan da, Arretxeran lagunek osatzen dute iniziatiba hori, eta udalak aho batez onartu du. Ion Arretxeri eta bere lanari aitortza egin nahi diote izendapenaren bidez. Joan den martxoaren 18an zendu zen arte zuzendaria, aktorea, eta
La sombra del nogal liburuaren egilea, besteak beste. 1985eko azaroan atxilotu zuten Mikel Zabalzarekin batera. Intxaurrondon torturatu egin zuten errenteriarra eta kargurik gabe aske utzi ondoren. Handik hamabost urtera idatzi zuen Intxaurrondoren gaineko liburua. Ilustratzaile, marrazkilari, eszenografoa, hainbat aldizkaritan marrazkilari eta gidoilari aritu zen, hala nola,
Ipurbeltz, TMO, Aizu!, Kaxkagorri eta
El Jueves… 90. hamarkadan arte zuzendari bezala lan egin zuen hainbat filmetan:
Extasis, La vida de nadie, Marujas asesinas, Sukalde kontuak… Hainbat film labur ere zuzendu zituen.
Hilaren 24an egingo diote omenaldia Arretxeri 12:00etan Galtzaraborda auzoko Parke Kaleko Guarren. Egitarau horren barruan egingo dute Ion Arretxe parkea izendatzeko ekitaldia.