130 ibilgailutik gora, quad ibilaldiak, pailazoak, musika... erdi aldeko kaleak girotzen ari da Elkartasunerako Motorrak.
Zo-Zongo! batukadak gogoz girotu ditu bazterrak.
III. Ibilgailuen kontzentrazio solidarioak hartu ditu Errenteria-Oreretako erdialdeko kaleak Elkartasun Motorrak elkartearen eskutik. Egun osoko egitarau biribila, 130 ibilgailuren erakusketa eta helburu zehatza, elkartasuna: bildutako diru guztia Juneren Hegoak Elkarteari emango diote. Egunaren protagonistak, auto klasikoak, quadak, motoak… izaten ari dira, eta herritar ugari bildu da Herriko plazara, Foru plazara, eta Biteri Txiki kaleetara haiek ikustera.
Txikienek ere gozatzeko aukera dute gaur. Quad ibilaldiak egiten ari dira Morrongilleta kaletik abiatuta, eta Xabier Olaskoaga plazan (Niessen Merkatua) mini motoen erakustaldia izan dute.
Eguerdian etenaldia eginda, 16:00etan abiatuko dute berriz ere egitaraua. Arratsalderako, tailerrak eta jolasak, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen emanaldia, dantza, zozketa eta DJa ere antolatu dituzte.
Egitaraua
- 16:00-17:00: Aurpegia margotzeko tailerra eta jolasak Juneren Hegoak elkartearen eskutik, Foru plazan.
- 17:00-18:00: Txirri, Mirri eta Txiribiton, Foru plazan.
- 18:00: DTM Team erakusketa, Foru plazan.
- 18:30-19:00: Zozketa
- 19:00-20:00: Toxic Street Dance, Foru plazan.
- 21:00: Amaiera DJ Bussyren eskutik Remenber saioarekin.
- Egun osoan zehar ibilgailuen erakusketa.