Igeriketa eta lasterketa konbinatzen dituen akuatloia antolatu dute lehenengoz Errenteria-Oreretan haurrei begira, datorren larunbatean.
Fanderiako igerilekuan izango da igeriketa proba eta bidegorrian lasterketa.
Igeriketa eta lasterketa konbinatzen dituen akuatloia antolatu dute lehenengoz Errenteria-Oreretan haurrei begira. BeOne Errenteriak antolatu du larunbatean egingo duten kirol proba kirol sailarekin elkarlanean. Parte hartzaileak kategori ezberdinetan banatuko dituzte eta horren arabera, distantzia ezberdinak egingo dituzte adinaren arabera. Benjamin aurrekoak (2009-2010) 25 metro igerian eta 300 metro korrika egin beharko dituzte; bejaminek (2007-2008), 50 eta 500; Alebinek (2005-2006), 100 eta 700; infantilek (2003-2004) 200 eta 1.000; eta kadeteek (2001-2002), 200 eta 1.000.
Akuatloia, 7 urtetik gorako haurrentzat da eta igeriketa proba Fanderiako igerilekuan, eta lasterketa, Fanderiako bidegorritik egingo dute, 10:00etan hasita. Izena emateko epea hilaren 22ra arte dago zabalik, eta interesdunek Fanderia (943 34 44 23) eta Galtzarabordako (943 44 96 90) kiroldegietan eman beharko dute izena. Harpidedunentzat prezioa 3 eurokoa da, eta ez direnentzat, berriz, 4 eurokoa.