Jaiak hasi aurretik egingo dute ohi bezala, motorrak berotzen hasteko, uztailaren 21ean 14:00etan, eta zapi tiketak salgai jarri dituzte dagoeneko.
Jai batzordearen herri bazkaria iaz.
Jai batzordeak herri bazkaria antolatu du aurten ere. Jaiak hasi aurretik egingo dute ohi bezala, motorrak berotzen hasteko, uztailaren 21ean 14:00etan, eta zapi tiketak salgai jarri dituzte dagoeneko 15 euroan helduentzat eta 10 euroan haurrentzat. Menu beganoa ere izango da aukeran. Uztailaren 7a arte izango da erosteko aukera Reyna, Xera eta Aralar tabernetan (helduen menua); Xenpelar Kultur dendan (haurren menua), eta Sindikato tabernan (beganoa).
Menuak
Helduen menua
- Entsalada mistoa
- Langostinoak
- Txerri saiheskia parrila egina
- Txahal saiheskia parrilan egina
- Limoizko sorbetea
Menu beganoa
- Barazki pastela
- Ziazerba kroketak
- Lasagna begetala
- Limoizko sorbetea
Haurren menua
- Kroketak
- Patea
- Hanburgesak parrilan patatekin
- Izozkia