Badia bat, bi triatloi

Herri triatloiak egingo dituzte bihar San Pedron eta etzi Donibanen .Izena eman nahi duenak aukera izango du probaren aurretik, batean zein bestean
triatloia.pasaidonibane

Donibaneko herri triatloiaren iazko irudia.

Bi triatloi, biak herrikoiak, biak asteburuan, eta biak Pasaian. Bihar lehena, San Pedron, etzi bigarrena, Donibanen. Biharkoa sanpedroen bezperetan eta badiaren beste ertzekoa sanjoanetan izanik, giro ezin hobea espero da batean zein bestean.

Aurretik bada ere, sanpedroen egitarauan ageri da bihar bazkalostean San Pedron egingo duten triatloia. 16:30ean hasiko da eta horren aurretik izena emateko aukera izango da Torre inguruan. Animatzen direnek honako ibilbidea egin beharko dute: Igerian, Kalparratik Torreko arranplara; bizikletaz bi buelta, Torretik elizaino eta bertatik kale zaharretik buelta Torrera; eta korrika, Torretik Kalparraraino, hortik elizara eta kale zaharretik Torreko helmugaraino.

Etzi, sanjuandarrek izango dute triatloi herrikoian parte hartzeko aukera, baita kanpotik joaten den edozeinek ere. Xanju Kirol Klubak antolatu du bosgarrenez eta 10:00etan emango zaio hasiera, plazan; izen ematea ordubete lehenago irekiko dute. Bi modutara lehiatu daiteke, banaka edo hiruko taldeetan.

Haurrentzako probak ere egingo dituzte: 0-7 urtekoentzat lasterketak plazan, eta 8tik 13 urte bitartekoentzat duatloia egongo da, mareak haurren triatloia egiten galeraziko baitu.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend