Asteburuan jokatu dituzte ligako lehen bi estropadak, puntuagarriak eta sailkatzeko baliagarriak.
Sorpresa eman zuen larunbatean Hibaikak,
Eusko Tren Ligarako lehen estropada puntuagarrian. Estropada irabazi zuten Orion beltzezko neskek, denboraldiko lehenbizikoa.
Ordura arteko estropada guztiak San Juanek irabazi ditu, eta Hibaikak, guztietan bigarren postua erdietsi du. Eta horixe bera errepikatu zen atzo, ligako bigarren jardunaldian. Honenbestez, zazpi punturekin berdinduta, sailkapeneko buruan dira Batelerak, eta bigarren dira errenteriarrak. Hiru segundoko aldeaz irabazi zioz Hibaikak San Juani larunbatean, eta atzo, aldiz, hemeretzi segundoko aldea lortu zuten Batelerek Hibaikarekiko atzo Donostian.
Sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuak Orio eta Arraun Lagunak-entzat dira hurrenez hurren, eta lau taldeak dira, hain zuzen, ligarako txartela lortu dutenak.
Hurrengo estropada puntuagarriak hilaren 22 eta 23an dituzte, Santanderren eta Pasaian, hurrenez hurren.