Bihar (asteazkena) eta etzi (osteguna) postua jarriko du Sarek Madalena kalean eta bertan hainbat euskarri izango ditu salgai 18:30etik 20:00etara.
Aitzol Gogorza larri gaixorik dagoen Oreretako presoaren askatasunaren aldeko aldarria presente izango da jaietan.
Hiru egun baino ez dira falta madalenak hasteko, eta Errenteria-Oreretako Sarek gaixo larri dagoen Aitzol Gogorza euskal presoaren askatasunaren aldeko dinamikarekin aurrera jarraitzera deitu ditu herritarrak. “Jaia eta aldarria uztartuta Aitzolen askatasunaren aldeko mezuak kalean presente egon behar du”.
Horretarako, bihar (asteazkena) eta etzi (osteguna) postua jarriko du Sarek Madalena kalean eta bertan hainbat euskarri izango ditu salgai 18:30etik 20:00etara.
Txupinazoa bera giza eskubideen aldeko ekimena bihurtu nahi duela esan du Sarek, eta horren harira, txupinazoa baino ordu erdi lehenago herriko hainbat puntutan
Aitzol Etxera dioten kartelak banatuko dituzte.