Hainbat kale moztu eta geltoki aldatuko dituzte madalenen harira. TAO zerbitzua ere eten egingo dute jaietan.
Garraioan ere aldaketak izango dira madalenetan. Argazkia: Sergio Ibañez.
Madalenak direla eta trafiko aldaketak izango dira herrian ostiraletik hasita. Fanderia pasealekua itxita dago jada barrakak instalatzeko eta hilaren 28an zabalduko dute berriz. Nafarroa hiribidea, berriz, ostiralean 08:00etan itxiko dute Niessen Merkalgunearen paretik Santa Klara biribilguneraino postuak muntatzeko.
Garraiobidean ere eragina izango dute jaiek, eta Xenpelar eta Morrongilletako geltokiak Tulle kaleko geltokira aldatuko dituzte ostiralean 07:00etan hasi eta hilaren 26ko 07:30ak arte. Niessen, Zumardia eta Gabierrotako geltokiak bertan behera geldituko dira, gainera. Gaueko autobus zerbitzua izango da azuoetara bestalde, hilaren 21etik 24ra eta hiri artekoak, Galizia Biribilgunetik Lartzabaileraino zuzenean joango dira.
Taxiek Nafarroa etorbidean izango dute geltokia eta beste bat Santa Klara biribilgunearen ondoan. Auzoen arteko mugikortasuna errazteko, bestalde, igogailuek 03:00ak arte emango dute zerbitzua.
TAO zerbitzua etenda
TAO zerbitzua eten egingo da hilaren 21etik (13.30etik) hilaren 26ra (09:30era). Jaiei begira aparkaleku alternatiboak prestatuko ditu gainera, udalak Telleri Alde ikastetxean eta Lousada kalean Arramendi Parkerako sarreran.