Katalunian bizitzen ari diren egoera larriaren aurrean, premiazko plenoa deitu du Julen Mendoza alkateak ostiralerako.
Kataluniako gertakari larrien aurrean plenoa egingo dute ostiralean.
Katalunian bizitzen ari diren egoera larriaren aurrean, premiazko plenoa deitu du Julen Mendoza alkateak ostiralerako. Urgentzia onartzeko bozketa egin beharko dute aurretik, eta behin hura onartuta, plenoa egingo dute. 12:00etan izango da eta gai bakarra aztertuko dute alderdiek, Kataluniako gertakari larriak.
Kataluniari babesa erakusteko bestalde, elkarretaratzera deitu dute
gaur Beraunen eta bihar Zumardian.