Niessen merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea 19:30ean.
Elkarretaratzera deitu du Oreretako Mugimendu feministak bihar, Miranda Ebroko atzoko hilketa matxista salatzeko. Ana Belen Jimenezen hilketa salatuko dute. Atzo agertu zen emakumearen gorpua Miranda Ebron (Burgos, Espainia) aparkatuta zegoen auto batean, indarkeria zantzuekin. Atzo arratsaldean bertan atxilotu zuten haren bikotekidea. Epaileak sekretupean dauka auzia. Poliziak hainbat hipotesi ditu.
Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa abiatu du, eta horren harira Oreretako Mugimendu Feministak ere elkarretaratzera deitu du. Niessen merkatalgunearen sarreran egingo dute elkarretaratzea 19:30ean.
Aste honetan, hirugarrenez irtengo da mugimendu feminista kalera indarkeria matxista salatzera. Herenegun, Sestaoko 32 urteko Noelia Noemiren hilketa salatu zuen. Atzo berriz ehunka lagun bildu ziren errenteriako emakume bat bortxatu dutela salatzeko.
Jimenez, indarkeria matxistak hildako zazpigarren emakumea da.
Ehunka lagunek salatu zuten atzo errenteriako emakume batek jasandako eraso matxista.