Haria galtzen oihalgintzan ari diren hamahiru artisauen talde erakusketa zabalduko du Jantziaren Zentroak larunbatean. Bisita doakoa da.
Larunbatean zabalduko dute Haria galtzen erakusketa.
Haria galtzen oihalgintzan ari diren hamahiru artisauen talde erakusketa zabalduko du Jantziaren Zentroak larunbatean. Helburua, haria ez galtzea, oihalgintzarekin zerikusia duten ogibide ugari desagertzen ari direnean Euskal Herrian eta munduan. Egoera ikusita, ehungintzan aritzen diren hamahiru emakume, guztiak artisauak, taldean elkartu ziren iaz, eta hori guztia, emakumearen ikuspuntutik. Artisau artista gisa definitzen dute beren burua, eta emakumeen sorkuntza artearen munduan, soilik emakume izanagatik, zokoratuta egon dela, eta gaur egun ere ikusezina dela diote.
Helburua, garbia: ehungintzan aritzen diren emakumeen artelana zabaltzea.
Talde erakusketa joan den udazkenean egin zuten lehenengoz Donostiako Cristina Enea Fundazioan, eta Ezkio Itsasoko Igartubeiti baserrian udan izan ziren.
Zuntz ezberdinak
Zuntz ezberdinak erabilita sortutako arte lanak erakutsiko dituzte hilaren 7tik 29ra bitartean: artilea, lihoa, zeta, zuntz metalikoak. Teknikari dagokionean, irazki hari baxua eta altua, irutea, ehoziria, brodatua eta tindaketa. Erakusketarekin bi helburu bete nahi dituzte, antzinako teknikekin sortu daitezken lanak erakustea batetik; zuntza hiru dimentsiotako arte lanak edota esperimentu berriak egiteko baliagarria dela erakustea, bestetik.
Erakusketan lau artisauren lanak bilduko dituzte, Karmen Esnaola, Idoia Ibañez, Mia Rissanen eta Olga Uriberen lanak, zehazki. Artiola Artisautzaren Guneak eta Jantziaren Zentroak elkarlanean antolatu duten erakusketarako sarrera doakoa da eta Jantziaren Zentroaren beheko solairuan kokatuko dute. Bisita orduak, zentroak dituen berak izango dira, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:oo00etara, eta igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.