Ikastaroak egiten dituztenek, gainera, praktikaldia egingo dute sektore bereko enpresetan.
Lau ikastaro antolatu dituzte guztira langabeei begira.
Oarsoaldea Garapen Agentziak ikastaroak antolatu ditu langabeei begira. Lau ikastaro dira, guztiak Lanbide eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagunduak. Ikastaroak egiten dituztenek, gainera, praktikaldia egingo dute sektore bereko enpresetan. Industria hodigintzako diseinurako profesionaltasun ziurtagiria (3. maila) 440 orduko ikastraoa da, Oiartzunen egingo dute eta azaroaren 2an hasiko da.
Produkzioaren kudeaketa fabrikazio mekanikoan profesionaltasun ziurtagiria (3. maila) 310 orduko ikastaroa da, Oiartzunen egingo dute eta azaroaren 6an hasiko da. Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa profesionaltasun ziurtagiria (2. maila) 510 orduko ikastaroa da,Errenteriako Don Bosco Institutuan emango dute eta azaroaren 20an hasiko da.
Azkenik, txirbil harroketa bidezko mekanizazioa profesionaltasun ziurtagiria (2. maila) 540 orduko ikastaroa da aurrekoa bezala Don Bosco Institutuan emango dute, eta abenduaren 4an hasiko da.
Izena eman nahi dutenek Lanbideren
web gunean egin dezakete edota Lanbideren bulegoetan. Zalantzak argitzeko berriz, Oarsoaldea agentziaren 943 51 0200 telefono zenbakira deitu, edo Errenteriako Olibet poligonoaren 6. zenbakian duen egoitzara joan daitezke.