Atzo elkarretaratzea egin zuten Oreretako lau gazteak babesteko. Etorkizunaren Alde plataformak deitua, sei sindikatuk babestu zuten.
Elkarretaratzea egin dute hiru oreretarren alde.
Zazpi hilabete bete dituzte espetxeratuta Iruñean joan den martxoaren 11n atxilotutako hiru gazteek. Laugarrena, adin txikikoa da, eta atxilotu eta gutxira aske utzi zuten. Endika, Ruben, eta Asier aske uztea, eta Iruñean gertatutakoak terrorismotzat ez jotzea eskatu zuten atzo gazte horien guraso eta lagunek osatzen duten Etorkizunaren alde plataformak deitu zuen elkarretaratzera bildutakoek. Herritarrekin batera, sei sindikatuk egin zuten bat atzoko deialdiarekin, ELA, LAB, ESK, Steilas, CGT eta CCOO sindikatuek, zehazki.