Hilaren 18an odola emateko aukera izango da Antxoko anbulatorioan.
18:30etik aurrera hasiko dira odola emateko saioak osasun zentroan, hilaren 18an (asteazkena). Herritarrei odola emateko eskaria egin dute Pasai Antxoko odol emaileek. Hemezortzi urtetik gorako gazteei eskatzen diete bereziki, adin tarte horretan eragin nahi dute eta. Baikor eta pozik dira herritarren erantzunarekin, izan ere, irailean 44 odol poltsa bildu zituzten Antxon, inoiz jaso den kopururik altuena.
Diplomak eta dominak
Urriaren 22an Oarso Bidasoko Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak, diplomak eta dominak banatuko ditu Errenteriako Egi-Luze sagardotegian. Errenteria, Hondarribia, Irun, Antxo, Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Oiartzungo odol emaileak sarituko dituzte bertan.