Juneren Hegoak elkarteak urteko jaia egingo du larunbatean. Juneren Hegoak Egunerako, egitarau zabala prestatu du elkarteak.
Juneren Hegoak Eguna duela bi urte egin zuten lehen aldiz.
Juneren Hegoak elkarteak urteko jaia egingo du larunbatean. Juneren Hegoak Egunerako, egitarau zabala prestatu du elkarteak. Eskulanak, tailerrak, puzgarriak, jokuak, tonbola. zumba, eta lnadarbaso eta Kontari abesbatzen emanaldia izango da. Go!Azen EITBren telesaileko gazteen ikuskizuna izango da aurtengo egitarauaren izarra, eta horrekin batera, urtero egiten duten jaian errepikatzen den omenaldia izango da hunkigarriena. Azken horretan, elkarteak laguntzen ematen dituen familiak omentzen ditu.
Hibaikako arraunlariak ere omenduko dituzte. Emakumeek Juneren Hegoak elkartearen tximeleta batetik bestera eraman dute arraunean, apar artean, estropadaz estropada, eta omenaldirako tartea 4eskainiko die elkarteak.
Agirre lehendakariaren plazak hartuko du jaialdi solidarioaren aurtengo ekitaldia, eta 11:00etan hasita non gozatu izango dute haur eta helduek.
Laguntza sare bat sortzeko hasi zuen bidea, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntza eta babesa emateko.
Juneren Hegoak elkarteak herritar guztiak gonbidatu ditu jaian parte hartzera, “elkartearentzat hain berezia den egun honetan parte hartzera deitzen diegu herritarrei eta beraien kolaborazioa eskatzen diegu, Juneren Hegoak elkarteak familiei laguntzen jarraitu ahal izateko”.
Egitaraua
- 11:00-14:00: Eskulanak, makilaje tailerra, puzgarriak, sentsibilizazio jokuak.
- 17:00: Go!Azen emanaldia.
- 18:00: Juneren Hegoak elkartearen familiei eta Hibaikako Emakume arraunlariei omenaldia.
- 18:30: Zumba Activadance taldearekin.
- 19:30: Landarbasoren Dizdizka eta Kontari abesbatzen emanaldia.