Kea Galizia eta Asturiastik
Jatorria, ez dirudi hurbilekoa, SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, kea eta usaina Galizia eta Asturiasko suteetatik dator Euskal Herriraino.
Kea nabaria da zeruan arratsaldeko lehen orduetatik, baita erre usaina ere.
Kea ikusi eta usaindu daiteke arratsaldeko lehen orduetatik Oarsoaldeko herrietan. Zeruan nabari da kea, eta erre usaina ere somatzen da. Jatorria, ez dirudi hurbilekoa, SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, kea eta usaina Galizia eta Asturiasko suteetatik dator Euskal Herriraino.
Errenteria, Pasaia eta Donostiako udaltzaingoarekin hitz eginda, gauza bera esan diote HITZAri, inguruan ez dagoela suterik, eta haize biziek Galizia eta Asturiasetik ekarritakoa dela, batez ere kostako herrietara.