Denboraldiko lehen garaipena lortu du asteburuan Donibane Eskubaloiak, Askartzari 24-28 irabazita.
Beharra zuten, eta batez ere gogoa. Donibaneko Eskubaloiak laugarren jardunaldian lortu du garaipena, partida bat galdu eta beste bi berdindu ondoren. Aste honetan, baina, kontrarioak baino hobeto moldatu dira, batez ere partidaren bigarren zatian, eta talde lan txukunari esker Askartzari gailentzea lortu dute.
Honenbestez, eta lau jardunaldiren ondoren partida bakarra galduta, sailkapeneko erdialdean dira arrosak. Lau punturekin, zortzigarrenak dira.
Hona asteko golegileak: Haritz Perez (5), Jose Gonzalez (5), Iñaki Gonzalez (5), Agus Santos (4), Zuhaitz Garrido (2), Xabi Duarte (2), Iñaki Atxukarro (1), Iñigo Nogues (1), Aritz Frias (1), Ibai Borges (1), Jokin Batalla (1), Iñigo Yagüe y Asier Oiarbide.