18:30ean hasiko da banderen desfilea.
Urtero bedeinkatzen dituzte irabazitako banderak.
Ospakizun eguna dute gaur Donibanen. Banderak bedeinkatu eta arraunlariak omenduko dituzte arratsaldean.
18:30ean irtengo dira Meipitik, musika lagun eta denboraldian zehar irabazitako 39 banderak eskuan. Bonantzarantz joango dira, hango elizan, 19:30ean,banderak bedeinkatzeko.
Meza ospatuta, afarian elkartuko dira arraunlari guztiak, klubeko kideak, eta zaleak: marea arroxa. Klubaren egoitzan da afaria, eta 400 lagun inguru elkartuko dira mahaiaren bueltan.