AZTIko langileek bihar greba egingo dutela berretsi du ELA sindikatuak

Negoziazio mahaia itxita dagoela, eta ELA Sindikatuak AZTI-Tecnaliako Pasaiako egoitzarako biharko deitua duen grebak aurrera jarraitzen duela jakinarazi du gaur sindikatuak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Donostiako Arrantza eta Akuikultura zuzendaritza bulegoen aurrean elkartuko dira langileak elkarretaratzean, 11:00etan eta 11:30etan, hurrenez hurren.

ELAk salatu dutenez, zuzendaritzak greba salatuko duen mehatxua egin die, legez kanpoko greba dela argudiatuta. Aitzitik, sindikatuaren arabera, “epaitegietara jotzeko mehatxuak langileak kikiltzea” du helburu.

Sindikatuko iturriek jakinarazi dutenez, AZTI-Tecnaliarako hitzarmen berri bat adosteko negoziazioa luze joan da, baina lehengo urriaren 23an mahai adostasunik gabe itxi zutela adierazi dute. Arrazoiak, ELAren arabera, “zuzendaritzaren ezezko borobila 2017etik soldatak KPIaren arabera eguneratzeari ( 2011eko urtarrilaz gero, izozturik daude) eta lanpostuak mantentzeko bermeei buruz hitz egiteari ezezkoa”.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend