"Denon lokala" zabalik da Antxon
Bekoz Beko emakume taldeak egoitza inauguratu du, eta ateak herriari zabaldu.
Larunbatean, elkarteko lokalaren inaugurazioa bitartean.
Emakumeak pixkanaka badoaz espazioak irabazten Pasai Antxon. Larunbatean Bekoz Beko taldeak inauguratu zuen egoitza, Zumalakarregi kalean, urteetan kooperatiba egon den lokal berean. Ospatzeko eguna zen, eta hala egin zuten han elkartu zirenek: topa eginez eta mokadutxoa dastatuz, “denon etxea” izan nahi duen lokala zabaldu zuten publikoki lehenbizikoz.