Bihar inauguratuko dute Trintxerpeko alkateordetzan Ikuska, Pasaiako Badiako Nazioarteko XIX. Film Laburren Erakustaldia; 3.000 lan jaso eta horietatik 69 hautatu dituzte lehiaketarako.
Antolatzaileak, eta babesleak, udaletxeko pleno aretaon, aurkezpenean, aurtengo kartela eskuan.
Hemeretzi urte ez dira gutxi, are gehiago elkarte batek bultzatutako ekitaldi kultural batez ari bagara, eta horixe lortu du Trintxer Kultural Elkarteak. Herenegun aurkeztu zuen aurtengo Ikuska, Pasaiako Badiako Nazioarteko XIX. Film Laburren Erakustaldia. Bihar inauguratuko dute, eta hilaren 19ra bitartean luzatuko da, Pasaia zazpigarren artearen maitaleen jomuga bilakatuz.
Udaletxeko pleno aretoan egin zuten aurkezpena Trintxer elkarteko kideek, eta bidelagun izan zituzten Bekoz Beko elkarteko ordezkariak, Kimuak egitasmoko arduradun Txema Muñoz, Luisma Laboa aurkezle eta kazetaria, eta Pasaiako Udalaren izenean Izaskun Gomez alkatea eta kultura zinegotzi Miriam Cano.
Izaskun Gomez alkatea izan zen aurkezpenean hitza hartzen lehena eta poza agertu zuen, film laburren erakustaldia «urtetik urtera sendotzen» ari delako eta «udalerriko kulturaren ezinbesteko dinamizatzaile bilakatu delako».
69 lan sariaren bila
Film laburren lehiaketak duen indarraren erakusgarri, datu esanguratsuak plazaratu zituen alkateak. Esan zuenez, aurten Ikuskak 3.000 lan jaso ditu eta zehaztu zuen horietatik 69 hautatu dituela antolakuntzak datorren astelehenean abiatuko den lehiaketarako. Astelehenetik ostiralera proiektatuko dituzte lehiaketarako lanak, egunero, 20:00etan eta doako emanaldietan.
Horrez gain, jada klasikoak bihurtu diren bi zikloak; barrezko lanen proiekzioa
Gauguasan, bihar, 20:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan eta beldurrezkoak datorren ostiralean (hilak 17), toki eta ordu berean.
Era berean, Euskarazko Film Onenari Saria
Mintzagun atalean (astelehen goizean) eta Emea eta anitza datorren asteko larunbatean (hilak 19).
Ziklo paralelo horietan guztietan lehiaketarako hautatu ez dituzten lanak, baina kalitate handia biltzen dituztenak proiektatu ohi dituzte.
Indian azidoarekin erasotutako emakumeak izango dira Ikuskan
Aurten lehenbizikoz Donibanen proiektutako dituzte lehiaketarako lanak
Erakustaldiak nazioartean duen arrakasta ere nabarmendu zuen alkateak. Zehaztu zuenez, aurten 114 herrialdetatik jaso dituzte lanak, lehen aldiz, Afganistan, Hego Korea eta Filipinetatik. Herrialdeen zerrenda, hala ere, askoz luzeagoa dela esan zuen. Lan gehien, esaterako, Iranetik jaso dituztela jakinarazi zuen, eta tartean badirela baita ere Brasil, India, eta AEBetatik jasotako filmak.
Badiaren bi aldeetara
Followers Alessandro Panik zuzendu eta idatzitako lana hitza
Berritasunei erreparatzekotan, nabarmentzekoa, aurten, lehiaketako sorkuntzak Donibanen ere ikusteko aukera izango dela. Trintxerpeko alkateordetzan bezala, Juanba Berasategi Kulturgunean proiektatuko dira lehiaketako film laburrak. Hala iragarri zuen Ikuskako zuzendari Kike Santiagok, eta zentzu horretan Itsas Mendi elkarteak eta bereziki bere kide Joxean Izagirrek egindako ahalegina eskertu zuen.
Berritasuna txalotu eta norabide berean urratsak egiten jarraitzeko desioa plazaratu zuen Santiagok: «Ea datozen urteetan gai garen lehiaketa San Pedrora eta Antxora eramateko».
Emakumeak protagonista
Lucia Estebaranz, `Harta’ filmaren protagonista.
Aurtengo Ikuskak, lehiaketako film laburretatik harago, protagonista oso berezi batzuk izango ditu. Iazko Emea eta Anitza saileko lan irabazlearen protagonistak Trintxerpen izango dira aurten, Bekoz Beko elkarteak propio gonbidatuta.
Emakumeak protagonista dituzten filmak proiektatzen dituzte urtero Ikuskan Bekoz Beko elkarteak antolatzen duen Emea eta Anitza zikloaren barruan. Iazko saria Indian azidoarekin erasotutako emakumeak protagonista dituen Sheroes lanak eskuratu zuen, eta orduan jaio zen Pasaiako Beko Bekoz elkartea eta Indiako emakumeen arteko elkarlana. «Gure xedea da Sheroes-eko emakumeekin kolaboratzea jasaten dituzten genero, gizarte eta ekonomia arloko diskriminazioak gainditzen laguntzeko», jakinarazi zuten Bezko Beko elkarteko ordezkariek aurkezpenean.
Horregatik erabaki dute iaz jaiotako harremanari eustea eta elkarlanean jarraitzea, eta horregatik, besteak beste, heldu dira Pasaiara Indiako emakumeak aurtengo Emea eta Anitza saria ematera. Hilaren 19an da ekitaldia, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan.
Agenda estua
Jacobo Muñoz eta Alicia Llorente Mi regalo film laburrean.
Saria eman aurretik, baina, agenda bete-beteta izango dute Indiakoek, behin Pasaiara etorrita beren ahalduntze bidearen berri inguruan zabal dezaten lan handia egin duelako Bekoz Bekok. Izan ere, Indian erabateko mespretxua eta bazterkeria jasan ohi duten emakume horien jokabidea «eredugarria» dela goraipatu zuten Bekoz Bekoko ordezkariek, «biktimismoan erori gabe erabat ahaldunduta dauden emakumeak direlako». Pasaiako Udalean hilaren 18an egingo diete harrera emakumeei, eta aldundian eta Jaurlaritzan ere egotekoak dira. Hitzaldiak ere emango dituzte, Antxon eta Donostian, eta hilaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko manifestazioan egongo dira, Donostian.
Aurten Kimuak programari aitortza
Bertako film laburrak sustatzeko eta zabaltzeko programa da Kimuak, eta Ikuskak, aurten,
…Ospatuz sariarekin nabarmendu du. Bihar emango diete saria Kimuak-eko arduradunei, inaugurazioaren ondoren, Trintxerpeko alkateordetzan.
Euskal Filmotekako eta Kimuak egitasmoko arduradun Txema Muñozek hartuko du saria. Ikuskaren aurkezpenean izan zen Muñoz, eta esker ona adierazi zuen: «Iaz ikusle gisa parte hartu nuen Asier Altuna eta Telmo Esnalen omenaldian, eta aurrekoan Moriartirekin. Halako izenen ondotik saria jasotzea ohorea da. Oso eskertuta gaude».
Kimuak programak bi zutabe dituela adierazi zuen Muñozek. «Batetik, egileak, produktoreak, artistak… eta, bestetik, jaialdiak, lanak erakusteko leiho diren heinean».
Aurkezpenean biharko landu duten proposamena nondik nora joango den aurreratu zuen Kimuak-eko arduradunak. Izan ere, bihar, film laburren hautaketa oso berezi bat proiektatuko dute, Kimuak programan parte hartu dutenen artean hautatuak. «Ibilbide txiki bat, derrigorrez oso mugatua, baina Kimuak programaren hogei urteko ibilbidearen isla izan nahi duena», azaldu zuen Muñozek.
Hauek programatutakoak:
Txotx (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 1997);
Sintonia (Jose Maria Goenaga, 2005);
Hezurbeltzak, Una fosa en común (Izibene Oñederra, 2007);
Ahate pasa (Koldo Almandoz, 2009);
La gran carrera (Kote Camacho, 2010);
Voice over (Martin Rosete, 2012);
Beti paperezko koplak (Ageda KoplaTaldea, 2016);
Eramos pocos (Borja Cobeaga, 2005);
07:35 de la mañana (Nacho Vigalondo, 2003).
Paula Uruguaiko filma, Juan Encisok zuzendua.
Egitaraua
Bihar
19:00. Trintxerpeko alkateordetzan inaugurazio ekitaldia, eta jarraian
…Ospatuz zikloa, aurten euskarazko film laburrak sustatzeko eta zabaltzeko
Kimuak programaren omenez.
22:30.
Gauguasa, umorezko film laburren proiekzioa.
Etzi
19:00.
Los últimos hombres de Aleppo dokumentalaren
proiekzioa.
Astelehena
10:00. Trintxerpeko alkateordetzan
Mintzagun Saria, euskarazko film laburrik onenari, eta euskarazko lanen emanaldia.
Hilaren 13tik 17ra
19:00. Egunero, lehiaketako film laburren emanaldia, Trintxerpeko alkateordetzan eta Donibaneko Juanba Berasategi Kulturgunean. Sarrera doan.
Hilak 17
19:00. Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa. Ondoren saritutako film laburren emanaldia.
22:30. Intriga eta Beldurrezko bat, Trintxerpeko alkateordetzan. Intrigazko film laburrak, beldurrezkoak eta thrillerrak.
Hilak 19
19:00.
Emea eta Anitza, emakumea hainbat arlotan islatzen duten film laburren proiekzioa. Ondoren Bezko Beko elkartearen sari ematea, iazko film irabazleko hiru protagonista bertan direla.