Hilaren 26an egingo dute bisita (igandea) eta Josu Txueka historialariak hitzaldi bat eskainiko du ikus-entzunezko batez lagunduta.
Gurseko kontzentrazio eremuan euskaldun ugari izan zituzten.
Gurseko (Okzitania) kontzentrazio eremura bisita antolatu du Pikoketa Oarsoaldeko Elkarte Errepublikazaleak udalaren laguntzarekin. Hilaren 26an egingo dute bisita (igandea) eta Josu Txueka historialariak hitzaldi bat eskainiko du ikus-entzunezko batez lagunduta.
Sei urtean 60.000 lagun izan zituen 1939 eta 1945 artean, tartean, 2.745 euskal herritar izan ziren bertan.
Gursera joateko autobusa doakoa da eta 25 euroko menua eskainiko dute nahi dutenentzat. Bisitan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute hilaren 17ra arte (barne) Errenteriako Udal Artxibora deituta 943 4496 10 edo
mezua bidalita; edo Pikoketa elkartearen 943 33 96 84 telefono zenbakira deituta edota
mezua bidalita.
Errenteriako Udala eta Arantzadi Zientzia Elkartea 1936ko gerrari buruzko ikerketa lana egiten ari dira Errenteriako gertaerak ezagutu eta egia, justizia eta erreparazioa eskaini ahal izateko biktima guztiei. Helburu horrekin zabaldu zuen pasa den hilabetean Oroimenaren Bulegoa Xenpelar etxean. Astearte eta ostegunero ditu zabalik ateak gerra bizi zutenen edota haien hurbilekoen testigantzak jasotzeko.
Halaber, hitzaldi, film emanaldi, erakusketa eta ekitaldi ezberdinak antolatu ditu.