Eneko Legorbururen aldeko minutuko isilunea egin zuten sanjuandarrek Ordiziaren kontra jokatutako partidan.
Ordizian dute partida Donibane Eskubaloi taldekoek.
Lehengo astean zendutako Eneko Legorburu sanjuandarraren omenezko minutuko isilunearekin hasi zen Donibane Eskubaloia eta Ordiziaren kontrako partida eta jokalari arrosak besoko beltzak soinean lehiatu ziren. Donibane Eskubaloiko lehendakari orde Jose Mari Legorburu ‘Lexo’ ren semea zen Eneko, eta haren heriotza goiztiarrak pasaitar asko kolpatu ditu.
Samina tarteko, irabazteko grinaz zelairatu ziren arrosak. Sailkapenari erreparatuta ordiziarrak faborito ziren arren, sanjuandarrak ez ziren kikildu. Lehen erdian estu hartu zuten kontrarioa eta atsedenaldira gol bakarreko aldearekin iritsi ziren: 14-13.
Bukaeran, malda behera
Partidaren azken laurdena iritsi arte lehiakor aritu ziren arrosak, markagailuari pareko eutsita, baina partidaren bukaera aldera, entrenatzailea kaleratuta eta jokalariak galduta, maldan behera hasi ziren.
35-26 galdu zuten, eta honenbestez sailkapeneko azken aurreko tokian da Donibane Eskubaloia. Hala ere, jokalariek ilusioa soberan dute eta lanean tinko ari dira garaipenak erdietsi eta puntuak gehitzen hasteko.
Ordizian jokatu zuten jokalariak eta golak: Jokin Batalla (5), Agus Santos (4), Haritz Perez (4), Jon Gajate (4), Ion Escribano (3), Jose Gonzalez (2), Xabi Duarte (2), Aitor Cerro (1), Andoni Crespo (1), Zuhaitz Garrido, Iñaki Gonzalez, Aritz Perez, Iñigo Yagüe eta Cristian Cobeña.