Naroa Galdosek irabazi du mugimendu feministaren lehiaketa
Bihar Herriko plazan mural batean irudikatuko dute Naroa Galdosek lehiaketara aurkeztutako lana.
Naroa Galdosen marrazkiak irabazi du lehiaketa.
Oreretako Mugimendu Feministak antolatutako marrazki lehiaketa irabazi du Naroa Galdosek. Saria jasoko du, noski, eta gainera bihar Herriko plazan mural batean irudikatuko dute berak lehiaketara aurkeztutako lana. 17:00etan izango da hori, izan ere, mural margoketa herrikoia deitu du mugimendu feministak.