Listorretan hainbat hobekuntza egingo ditu udalak

Listorretako aisialdi eremuan hainbat hobekuntza egingo ditu udalak. Bisiten kalitatea hobetzea du helburu, izan ere, 30.000tik gora bisitari jasotzen ditu Listorretak, Gipuzkoako aisialdi eremu bisitatuena da. Hobekuntzen artean, haizeteekin arriskutsu izan daitezken gaixotutako hainbat zuhaitz moztuko dituzte eta ihartuta dauden hainbat adar handi inausiko dituzte, bisiten segurtasuna bermatzeko.

Neguan, berriz, zuhaitz berriak aldatuko dituzte itzalguneak mantendu eta sortzeko. Azkenik, eremua zaintzea, administrazioaren eta herritarren ardura dela nabarmendu du udalak, eta onartutako erabilera publikoko arauak errespetatzera deitu ditu herritarrak, “bereziki hondakinak bereizi eta gaika biltzeari eta trafikoari buruzkoak”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend