Hondakinen bereizketan hezten

Kalean bertatik bertara ari dira informazioa ematen herritarrei ingurumen hezitzaileak.

Kalean bertatik bertara ari dira informazioa ematen herritarrei ingurumen hezitzaileak.

Arduraz  jardutea herritarren betebeharra den zalantzarik ez da ondorengoei etorkizun hobeagoa utzi nahi badiete behintzat. Hondakinen bereizketan eta bilketan ere hala da. Herritarren parte hartze aktiborik gabe, eta horien jardun arduratsurik gabe ezinezkoa da egitea. Oinarrian, informazioa, heziketa, da beharrezko tresna, eta horretan arituko dira hiru ingurumen hezitzaile gaurtik hasita ostirala arte.

Hilaren 13an hondakinak gaika biltzeko sistema berria abiatu zuen udalak. Neurri horrek, udal talde politiko guztien babesa jaso zuen. Martxan jarri aurretik, bosgarren edukiontzian izena emanda ez ziren 12.000 bizilagunen etxebizitzetara jo zuten sistema berriaren gaineko informazioa ematera hezitzaileak eta 1.100 saltokietara ere jo dute. Herritarrentzako informazio bulegoak ere, zabalik jarraitzen du Herriko plazan.

Herritarrak orokorrean oso ondo egokitu direla sistema berrira esan du udalak, eta bilketa zuzen egiten ari direla hondakinak behar bezala bereiztuta. Edukiontziak asteko zazpi egunetan eta 24 orduetan zabaldu daitezke. Hala ere, lehen astean “jokaera desegoki” batzuk antzeman dituela udalak gaineratu du hainbat gunetan: “Besteak beste, hondakinen poltsak lurrean uztea, edota hondakinak behar bezala ez sailkatzea. Jokaera horiek ahalik eta azkarren zuzentzeko, ingurumen hezitzaile talde bat izango da kalean aste osoan zehar herritarrei aurrez aurre informazioa emateko”. Neurri hori ere, talde politiko guztien artean adostu zuten bere garaian.

Gaur eta bihar, erdialdeko kaleetan barrena ibiliko dira hezitzaileak. Asteazkenetik ostiralera, berriz, Kaputxinoak, Beraun eta Iztietara joango dira.  Goizez eta arratsaldez arituko dira informazioa ematen eta identifikazio txartelak eramango dituzte soinean.

Informazio bulegoa, zabalik

Hondakinak gaika biltzeko kuboa eta poltsak ez dituzten herritarrak herriko plazako etxolara oan behar dute haiek jasotzera abenduaren 15a baino lehen, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Errenteriako Udalak eskerrak eman dizkie azkenik herritar guztiei, “modu aktiboan parte hartzeagatik”. Sinistuta dago gainera, talde politiko guztiek aho batez babestutako sistema berriarekin Errenteriako birziklapen tasak gora egingo duela “nabarmen”, herritarren laguntzarekin: ” Ingurumenerako eta osasun publikorako berebiziko garrantzia dauka jatorrian hondakinak ondo bereiztea eta dagokion edukiontzi barruan uztea, kontuan hartuta materia organikoa poltsa konpostagarrietan bakarrik utzi daitekeela”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend