Iruzur eta lapurretak saihesteko hitzaldia Aiton Bordan

Dirua ateratzerakoan kontuz ibiltzeko aholkatuko dute hitzaldian.

Dirua ateratzerakoan kontuz ibiltzeko aholkatuko dute hitzaldian.

Iruzurrei eta lapurretei aurre egiteko informazioa emango du Udaltzaingoak hilaren 18an, (astelehena) Aiton Bordan emango duen hitzaldiaren bidez. Hitzaldia irekia izango da, baina bereziki, adineko pertsonei zuzenduta dago. Hitzaldia 16:30ean hasiko da, eta iruzur eta lapurreta kasu ohikoenak aztertuko dituzte, kalean, etxean zein internet bidez ematen direnak.

Lezoko udaltzain batek emango du hitzaldia, eta horrenbestez, iruzur eta lapurretak saihesteko eta segurtasuna bermatzeko aholkuak. Aholkuen artean, ezezagunekin zuhur jokatzea, banketxetik ateratzean kontuz ibiltzea, dru gehiegi ez eramatea soinean eta dirua ateratzera senideak lagunduta joatea.

Etxeko segurtasunari dagokionean, berriz, komenigarria da ate blindatuak jartzea, etxetik irtetean atea guztiz itxita uztea, eta etxe barruan egonik ere giltzaz edo krisketaz itxita izatea atea. Ezezagunei aterik ez irekitzea ere aholkatu dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend