KoopFabrikan izena emateko epea larunbatean amaituko da

KoopFabrikaren aurreko saio bat.

KoopFabrikaren aurreko saio bat.

KoopFabrika,  ekintzailetza sozial kooperatiboa sustatzeko programaren bigarren aldia egingo dute urtarrilaren 17an, eta lehenengoz egingo dute Oarsoaldean eta Bidasoan, eta bertan parte hartzeko izena emateko epea zabalik izango da larunbatera arte, hilak 23.

Gipuzkoa osoko programek dute izena emateko aukera eta lan espazioak lau eskualdetan banatuko dituzte: Debagoiena, Beterri_buruntzan, Oarsoaldean eta Bidasoan. Azken bi horietan lehen aldiz eskainiko dute. Hiru profileko hartzaileei zuzenduta dago programa: Proiektu edo ideiaren bat martxan jarri nahian ari diren pertsonei; elkarte moduan jardun duten eta orain profesionalizatu nahi duten taldeei; dimentsio sozialetik ekiteko asmoa duten enpresen barruko barne ekintzailetza proiektuei.

Parte hartzea doakoa da, baina plazak mugatuak dira, eta interesdunek KopFabrikaren webgunean eman behar dute izena. Lanki ikertegia, Olatukoop Interkooperazioa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareek elkarlanean sortu dute proiektua. Gaiaren gaineko zalantzak argitzeko, edo zabalago hitz egiteko 943 01 32 97 (Beñat Irasuegi) telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidal dezakete interesdunek.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend