Bertan parte hartu nahi dutenek liburutegiaren harreran eman beharko dute izena.
Jhumpa Lahiri idazlearen Tierra desacostumbrada liburua aztertuko dute lehen saioan.
Hilabete honetan abiatuko du Eraldaketa feministarako Eskolak
Leku bat munduan literatur taldea. Bertan parte hartu nahi dutenek liburutegiaren harreran eman beharko dute izena. Hilabete honetatik ekainera bitartean zortzi idazleren lanak aztertuko dituzte. Hilaren 11n, ostegunarekin, egingo du taldeak lehen saioa Xenpelar Etxean 18:00etatik 20:00etara Amaia Garcia Martinezek gidatuta. Saioak gaztelaniaz izango dira.
Datorren astean, Jhumpa Lahiriren
Tierra desacostumbrada liburua aztertuko dute.