Jose Angel Sanchez (PSE-EE), Ingurumen zinegotzi berria Lezon

Jose Angel Sanchez

Jose Angel Sanchez (PSE-EE).

Lezoko udal gobernu taldean izandako berrantolaketaren ondorioz, Jose Angel Sanchez Gallardo (PSE-EE) izango da aurrerantzean Ingurumen zinegotzia. Horren helburua da, alderdi sozialistak zabaldu duen oharrean adierazi denez, Lezo “herri ekologikoagoa izateko bidean” indarra jartzea, “herritarren artean ingurumen kontzientzia zabalduz, ingurune osasuntsuago baten bidean egitasmoak lantzeko. Horrek herritarren ongizatean eragina izango du”.

Sanchezen arabera, bost edukiontzien sistema jarrita, gutxi barru abian izango da kale garbiketarako sistema berria. Hori eginda, esfortzua “biodibertsitatearen sustapen eta babesean” egin behar dela uste du zinegotziak, Agenda 21en barruan ezarritakoak betez. Horregatik, kontzientziazio kanpainak iragarri ditu, tartean, hondakinen birziklapenaren gaiarekin aurki abian jarriko dena.

Hondakinetan ere jarri du begia sozialistak. Haren ustez, “ez dira onargarriak” herrian lezoarrek “egun batzuetan” ikusi eta “jasan” dituzten irudiak, eta horren erantzule “jarrera ez zibikoak” dituztenak direla adierazi du, “horietako batzuk saiatzen ari dira egungo bilketa sistema ezbaian jartzen”.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend