Brinkolatik Armuñora irteera, igandean
Itsastarrak-ek eta Herrerako Mendizaleek urteko lehen mendi irteera antolatu dute.
Oinez Brinkolatik abiatuko dira, tren geltokitik. Basoa zeharkatuta igoko dira Armuño mendiaren tontorrera, eta handik bi aukera eskainiko dituzte; luzeena, berriz ere basotik barna eta Urkimendi tontorretik gertu igarota Brinkolara itzultzeko aukerarekin, edo motzago bat, basoa zeharkatu gabe eta Barrandiolaparako urtegira jaitsita.
Izena emateko ondoko bi telefono zenbaki hauetara dei daiteke: 659637702 (Pilar) eta 679731034 (Asier).