Etxeko partidak irabazi zituzten Allerruren eta Munttarperen gizonen taldeek, baina lidergoan jartzeko, beste emaitzek ez zuten lagundu.
Munttarperen bi taldeetako kideak. Gizonek asteburuan erraz irabazi zuten; emakumeek, galdu.
HITZAk ostiralean aurreratu zuen Lezoko bi kirol taldek euren kategorietako lidergoa izan zezaketela gaur. Gizonen Allerruz eta Munttarpez ari zen. Bi taldeek euren partidak irabazi arren, beste taldeen emaitzetan ez zen herrikoen aldeko karanbolarik izan, beraz, denak egoera berberean jarraitzen du.
Allerruren talde nagusiak 1-0 irabazi zion Mariñori Erregional Preferentean. Baina liderrak, Deusto Donostiak, 1-3 irabazi zuenez EAS08ren zelaian, bigarren jarraituko dute beste aste batez lezoarrek.
Munttarpe eskubaloi taldearen gizonen taldeak, Gipuzkoako Bigarren Mailakoa hura, erraz asko gainditu zuen Egia, kontrarioaren golen bikoitza baino gehiago sartuz, 39-18. Gupidarik ez zuten izan lezoarrek. Baina Munttarperekin lidergoa partekatzen duen Elgoibarrek Bergararen etxean irabazi zuenez, biek diraute puntuetan enpate maila horretako tontorrean.
Bestelako emaitzei erreparatuz, Ostikok Gaintxuri areto futboleko derbia irabazi ziola nabarmendu daiteke Gipuzkoako Bigarren Mailako partidan, 3-5.
Honakoak dira Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak, xehetasunez:
FUTBOLA
Erregional Preferentea
Emakumeen Erregionala, Kopa
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa
ESKUBALOIA
Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila
- Munttarpe-Irauli Bosteko 16-21
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Euskalduna-Jaixki AFT 6-0
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Antigua Luberri-Kurkubi 75-53