TAO txartela berritzeko epea hilabete amaieran zabalduko du udalak

TAO makinak aldatuko ditu udalak zerbitzu berria martxan jartzeko.

TAO makinak aldatuko ditu udalak zerbitzu berria martxan jartzeko.

Hilabete amaieran zabalduko du udalak TAO txartelak berritzeko eskaerak egiteko epea. Erreziboa helbideratzeko informazioa, epe laburrean emango du, izan ere, aurrerantzean ez da beharrezkoa izango urtero berritzea. Joan den urte amaieran udalak bere gain hartu zuen TAO zerbitzua, eta une honetan beharrezkoak diren aldaketa eta egokitzapenak egiten ari da zerbitzu berria martxan jartzeko. Horren harira, datozen asteetan informazioa bidaliko die egoiliar txartelen jabeei eta merkatariei. Bertan, erreziboaren helbideratze prozesua zein izango den azalduko die udalak erabiltzaileei, baita 2017ko diru itzulketa nola egingo duen ere.

Joan den urteko azken hilabeteetan ez zen TAO zerbitzurik eskaini eta hori dela eta, urte osoa ordainduta zutenei diru itzulketa egingo die udalak orain.

Eskaerak aurkezteko epea hilaren 29tik otsailaren 16a arte izango da zabalik udaletxean astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara. TAO zerbitzu berria otsailean martxan jartzea aurreikusi du udalak, baina aldez aurretik jakinaraziko du noiz hasiko den zehazki.

TAO zerbitzuaren gailu berriek hainbat abantaila dituztela zehaztu dute udaletik, “tiketik, eta egoiliar txartelik gabe funtzionatuko dute, besteak beste”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend