“Espainiako Estatuak ez zuen lortu 18/98arekin zuen helburua”

Intxauspe, Etxeberria, Iparragirre, Mendiburu eta Alegria.

Intxauspe, Etxeberria, Iparragirre, Mendiburu eta Alegria.

Joxean Etxeberria oiartzuarra espetxetik irtenda, 18/98 makrosumarioagatik espetxean zegoen azken euskal presoa kalean da. Baltasar Garzon epaileak zabaldutako auziaren harira 76 lagun atxilotu, zortzi enpresa pribatu eta AEK judizialki interbenitu, KAS, Ekin eta Xaki legez kanporatu eta Egin egunkaria zein irratia itxi zituzten. 1997an abiatutako operazioaren gaineko epaiketa zortzi urtera heldu zen, 2005ean.  Epaia, gogorra: 47 auzipetu, eta 525 urteko espetxe zigorra. 18/98 makrosumarioaren barruan atxilotu zituzten Manuel Intxauspe eta Joxean Etxeberria oiartzuarrak, Imanol Iparragirre pasaitarra, Xabier Alegria lezoarra eta Maite Mendiburu oreretarra. Mendiburu absolbitu egin zuten. Beste laurak  espetxeratu egin zituzten. Bi hamarkada pasata, HITZA-k mahaiaren bueltan eseri ditu bostak.

18/98az, Kataluniaz, euskal presoez, eta egungo egoeraz oro har hitz egin dute HITZA-k ostiralean argitaratuko duen erreportaje zabalean. Honakoak, beraiek esandako batzuk:

Gurekin ezarri zituzten salbuespen neurriak orokortu egin dituzte”

Joxean Etxeberria 18/98ko auzipetua.

 

18/98 astakeria izan zen, eta gobernuak erokeriak egiten jarraitzen du”

Maite Mendiburu 18/98ko auzipetua.

 

Aro defentsiboa atzean utzi dugu, eta orain beste egoera batean gaude”

Imanol Iparragirre 18/98ko auzipetua.

 

Ez dago proiektu askatzailerik, sustraitu gabe eta nortasunik gabe”

Xabier Alegria 18/98ko auzipetua

 

Bihotz ondoan kilimak eragingo dituzten alternatibak behar ditugu”

Manuel Intxauspe 18/98ko auzipetua

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend