Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

gaintxuaft

Gaintxu AFTk gaur du partida, eskualdeko derbia da gainera.

Jarraian dagoen zerrendan asteburuan Lezoko kirol talde nagusiek zein agenda duten ikus daiteke.

Allerruren gizonen talde nagusiak etxean jokatuko du, baita Munttarperen emakumeen taldeak ere. Areto futbolean, Gipuzkoako 2. Mailako Oarsoaldeko derbia dago gaur, Gaintxu AFTk Oiartzungo Miren Taberna taldearen bisita jasoko duelako.

Esan bezala, jarraian kartelera:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Preferentea

  • Allerru-Santo Tomas Lizeoa, bihar (larunbata) 16:00etan Plazetan.

Emakumeen Erregionala, Kopa

  • Oiartzun C-Allerru, etzi (igandea) 17:30ean Oiartzungo Karla Lekuonan.

Gizonen Lehen Erregionala, Kopa

  • Herrerako Sporting-Allerru, bihar (larunbata) 15:30ean Donostiako Herrerako zelaian.

Gizonen Gazteen Maila, Igoera Fasea

  • Allerru A-Zestoa, bihar (larunbata) 18:00etan Plazetan.

Gizonen Gazteen Maila, Kopa

  • Landetxa B-Allerru B, bihar (larunbata) 19:30ean Irungo Ugalde Ventas zelaian.

ESKUBALOIA

Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila

  • Munttarpe-Urnieta, bihar (larunbata) 16:00etan Bekoerrota kiroldegian.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Orioko Eskubaloi Lagunak-Munttarpe, etzi (igandea) 11:00etan Orioko Karela kiroldegian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Hirukide-Jaixki AFT, gaur (ostirala) 20:30etan Tolosako Eskolapioetan.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Gaintxu AFT-Miren Taberna, gaur (ostirala) 21:40an Bekoerrota kiroldegian.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Easo-Kurkubi SBT, bihar (larunbata) 20:00etan Donostiako Paco Yoldi kiroldegian.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend