Irakurtzea jardun politikoa bihurtuko du EH Bildu-k

Talde osatzeko lehen bilera datorren asteartean egingo dute Bilgunean 19:00etan.

Errenteria-Oreretako EH Bilduk irakurketa talde bat jarri nahi du martxan. Literatura maite duten pertsonak elkartu eta irakurritakoaz mintzatzea da helburua, eta bide batez, euskal literatura ezagutzea. Horri begira, lehen bilera deitu du hilaren 6an (asteartea) 19:00etan Bilgunean, lehenengo kontaktua egin eta irakurtzeko proposatutako lehen liburua ezagutzeko. Norbera kulturalki eta intelektualki prestatzea konpromiso politikoa badela esan du EH Bilduk, “zergatik ez ekarri hori gozamenetik, esaterako literaturaren irakurketatik eta besteekin konpartitu zaletasun hori?”.

Taldea hilean behin bilduko da eta talde arduradun batek antolatuko du eztabaida eta koordinatuko ditu bestelako proposamenak. Irakurtzeko liburuak taldean proposatuko dute eta helburua ahalik eta estilo eta idazle aniztasun handiena bilatuko dutela zehaztu dute. Parte hartzea ere halakoa nahi dute atolatzaileek, anitza eta zabala, eta horren harira nahi duenak atea zabalik daukala gaineratu dute EH Bilduko partaidea izan edo ez. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, “irakurtzea ere jardun politikoa bihur dezagun, buru hutsean hautsa besterik ez baita biltzen. Eraiki dezagun Euskal Herria kultu eta askea”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend