Santa eskean irteteko gonbidapena luzatu du Alkartasunak

santa eskean antxo

Antxotarrak, Santa eskean; aurten eguerdian irtengo dira.

Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta, urtero legez, koplak abestuko dituzte Antxon igandean, Santa Ageda bezperan. Berritasuna, baina, ordutegian da. Arratsean irten ohi dira urtero santa eskean, baina aurten, igandea dela baliatuta, eguerdian abestuko dituzte koplak. 11:30ean elkartuko dira Azokan eta handik ekingo diote barrutiko birari.

Dantza taldeko kideek herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera. Koplak abesten bukatuta sagardotegira joango dira bazkaltzera.

Lantzeko inauteriak

Inauteriei begira ere hasia da Alkartasuna, eta gogorarazi du hilak 9an, ostiraleko Lantzeko inauteria ospatuko dutela Antxon. Ziripot, Miel Otxin, Zaldikoa, Perratzaileak… eta baita txatxoak ere, guztiak ibiliko dira kalez kale Antxon.

19:00ean irtengo dira Azokatik, eta herriari buelta eman ondoren Miel Otxin lapurra erreko dute Gure Zumardian. Haur eta gurasoak, guztiak gonbidatu dituzte kalejirara, “arropa koloretsuak soinean jantzita, kalera irtetera”.

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend